Oilasko Biltzaileen Eguna ospatzen ari dira larunbat honetan Aginagan. Gazte eta helduak, aginagar guztiak zeuden gonbidatuak berezia den gaurko hitzordura. Aginagarren artean baita Iparraldetik asteburu pasa etorritako laukote bat ere; Jean-Christian Galtxetaburu, Mixel Etxekopar, Pierre Vissler eta Joanes Etxebarria. San Praixkuetako ekitaldietan parte hartzen ari dira, Aginaga eta aginagarrak erretratatzen, ahotsak jasotzen, irudiak biltzen, Euskal Herriko beste txoko batzuetako guneekin batera, euren atlas geopoetikoa osatzen.
Emanaldia eskainiko dute gaur 20:00etan Aginagako ludotekan. Aurretik ospatuko diren estropadetan, eta gero frontoian egingo den herri-afarian ere parte hartzekoak dira.
Estropadak aipatu ditugula, 16:00etatik aurrera ospatuko dira errioan. VII. Trainerila Txapelketan gizonezkoek parte hartuko dute aurten, emakumezkoen nahikoa talde ez baitira osatu. Orian lehian ikusi ahal izango dira gaur; Kaiku, Hondarribia, Orio A, Zarautz, Castro, Ondarru eta Orio B. Eta baita aginagarrak ere noski.
Urriak 5, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna
06:00 Oilasko biltzaileen irteera bazterrak alaitzera. Zahar, heldu eta gazte ondo gosalduta eta txukun-txukun… Animatu aurten aldaketak daude eta!
16:00 Estropadak, VII. Gizonezkoen Aginagako Trainerila Txapelketa.
Ondoren, Zumartxan txarangarekin kalejira erriotik frontoira.
20:00 Iparraldeko lagunek egindako lanaren erakusketa.
21:30 Herri afaria, Iparraldeko lagunek alaitua.
00:00 Dantzaldia, Ingo al deu taldearen eskutik.
Eta hortik aurrera, gorputzak eman dezakeena!
Urriak 6, igandea
09:00 Tiro platoa.
18:00 Herri kirolak, aizkolari profesionalak (Larretxea, Txapartegi eta Olasagasti) eta herritar batzuk.
Ondoren, I.Tortilla Patata txapelketa eta pintxo potea frontoian.
Bitartean, buruhandiak eta trikitilariak giroa alaituko digute. Aire airee!!!
Urriak 11, ostirala: Umeen Eguna
10:00 Umeen jolasak.
13:00 Haurrentzako bazkari goxo-goxoa indarberritzeko.
17:00 Puzgarriak.
Ondoren, primerako txokolatada eta buruhandi bizi-biziak. Hasi korrika!!!
19:00 Dj Kankar ume eta ez hain umeak dantzan jartzeko.
21:00 Bertso afaria Eliza Zaharrean, barre pixka bat egiteko aukera giro ederrean. Bertsolariak: Manex Mujika, Haritz Casabal eta Arkaitz Oiartzabal “Xamoa”.
Ondoren, dantzaldia Itzartu taldearekin Eliza Zaharrean.
Urriak 12, larunbata
16:00 XXXIII. Mus Txapelketa herrikoia.
18:30 Gorritiren animaliak, ea aurtengoan ere giro polita sortzen dugun.
Gauerdian, Abiba diskofesta.
Ondoren, Dj Larra Eliza Zaharrean.
Aukera bikaina gau guztia dantzan igarotzeko!!!
Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.