Konpostatzen ikasteko formazio saioa, Kaxkoko hainbat bizilagunentzat

Noaua Aldizkaria 2013ko urr. 7a, 00:00

Hitzordua, ostegun arratsaldeko 19:00etarako antolatu dute Potxoenean. Beharrezko informazio eta formazioa jasoko dute bertaratzen diren herritarrek. Ordu erdi pasatxoko bilera hau, Irazu, Etxebeste, Nagusia eta Irutasun kaleetako eta Gaztañaga azpiko etxebizitzetako bizilagunei zuzendua dago. Euren organikoa udaletxe ondora eramateko aukera izango dute eta aurrerantzean. "Gure herriko beste hainbat lekutan bezala, herriaren erdian bizi diren usurbildarrentzako izango den gune berezi bat", jarriko dute udaletxe ondoan. Kanpotik, ondoko argazkiko itxura izango duena. Eta bigarren gune bat ere zabalduko dute, Olarriondoko udal baratzen ondoan. 

Gogoan izan, organikoa konpostatzeko ahalegina saritzen duela Usurbilgo Udalak. Tasetan, %40ko hobaria aplikatzen zaie organikoa konpostatzen duten herritarrei. Informazio edo argibide gehiagorako, hona hemen Usurbil Zero Zabor taldekoekin hartu emanetan jartzeko komunikazio bideak: 650 374 936 edo usurbilzerozabor@gmail.com