Sasoian mantentzeko kirol ikastaroak, baita Aginagan ere

Noaua Aldizkaria 2013ko urr. 8a, 00:00

Kirol ikastaroak eskaintzeko esparrua zabaldu nahi izan du aurten Kirol Patronatuak. Kirol ikastaro desberdinetan trebatzeko aukera eskaini nahi diete herritarrei, eurak bizi diren lekura gerturatuta. Hala, Oiardo Kiroldegiko ekimenekin batera, hilabete honetan hasi eta ekainera arte luzatuko diren ikastaroak antolatu dituzte Aginagan:
-3. Adina mantentze gimnastika: astelehen eta asteazkenetan, 10:00-10:50 artean.
-Pilates: astelehen eta asteazkenetan, 9:00-9:50 artean.
-Zumba: astelehen eta asteazkenetan, 19:00-19:50 artean.
-Tonifikazioa+gap+luzaketak: astelehen eta ostegunetan, 17:00etan. 
abiatuko da. Saioak, ostegunero izango dira, arratsaldeko 17:00etan hasi eta bi orduz, 19:00ak arte. 

PALETA IKASTAROA EMAKUMEENTZAT
Frontoian izango da, urritik ekainera. 18 urtetik gorako emakumeei zuzendua dago. Saioak, astelehen arratsaldeko 19:30eatik 21:00etara izango dira. Asteazkenetan goiz eta arratsaldez: 9:00-11:00 artean eta 19:30-21:00 artean. Izena ematea, 50 euro, Oiardo Kiroldegian. Informazio gehiago: 943 372 498 edo kirola@usurbil.net. Pagazpe PKE antolatu du ikastaroa.

ESKUBALOIKOEN LIBURUA
Usurbil Kirol Elkartearen 50 urteotako ibilbidea jasotzen duen liburua 15 eurotan salgai dago NOAUA!ko egoitzan, baita Lizardi eta Laurok liburu dendetan ere. Kirol bilgunearen hamarkada hauetako pasarteak, argazkiak, bitxikeriak, lekukotzak, lortutako garaipenak eta abar jasotzen ditu kalean den argitalpen berriak.

ZIORTZAKO SAIOAK
Egunotarako iragarri dituzte lehen saioak Ziortza Gazte Elkartekoek. Guztiak, 19:30etatik aurrera:
DBH1: urriak 11, ostirala.
DBH 2: urriak 11, ostirala.
16-17 urtekoak: urriak 11, ostirala.

IPUIN KONTAKETA SAIOA
Miriam Mendozaren eskutik, urriaren 17an, arratsaldeko 18:00etan hasita Sutegi udal liburutegian. Emanaldia, HH4koei zuzendua egongo da.

HIP HOP
Nekane Larrañagak gidatuko du ikastaroa, urriaren 19an. 16:00-18:00 artean Oiardo Kiroldegian. Gaztelekuak antolatu du ikastaro hau.

ANTZERKI KLASEAK
Ixabel Agirresaroberekin antzerkia egiten ikasteko aukera dago. Interesdunek, 675 712 383 telefono zenbakira deitu dezakete. Edo email bat idatzi, ixabel.agirresarobe@gmail.com helbidera.

HITZ AHO
Joxe Amiama psikopedagogoak bideratuko duen “Nerabezaroa eta elkarbizitza” eta Nerea Mendizabal psikopedagogo eta haur masajeko orientatzaileak gidatuko duen “Guraso izaten ikasten: haurrekin batera hazi eta hezitzen” izeneko ikastaroak antolatu ditu Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkarteak. Nerabezaroari loturikoa, LH 5-6 eta DBHko ikasleen gurasoei zuzendua egongo da. Beste ikastaroa, 0-6 eta LH 1-4 maila arteko ikasleen gurasoei. Saioak urritik maiatzera luzatuko dira. Izen ematea irekita dago, kurtsohitzaho@udarregi.com helbidean. Parte hartzailean izen abizenak eta haurrarenak zehaztu behar dira email bidez. Horrekin batera, ikasturte osoaren truke, 30 euroko ordainketa egin beharko da, kontu korronte zenbaki honetan; 3035 014033 1400024098.

EPA-HHI
Helduen formakuntza saioetan matrikulatzeko epeak zabalik jarraitzen dute. Ordutegi honetan, Agerialden: astelehenetik ostiralera, 11:00-13:00 artean. Astelehenetik ostegunera, baita 17:00etatik 19:00etara ere. Oinarrizko prestakuntza, unibertsitate eta goi mailako zikloetarako sarbide proben prestaketa, etorkinentzako programa, programa irekiak, ekintza osagarriak, ingeleseko mintzapraktika saioak… 18 urtetik gorako herritarrek, doako eskaintza zabala aurki dezakete Agerialden.

1973KO KINTOAK
“1973an jaiotakoa zara? Badator gure ospakizun handia. Adi, hurrengo NOAUA!ko zenbakietara, sorpresak egon daitezke eta”. Ohar hauxe helarazi diote NOAUA!ri. Adi egon beharko dute beraz, duela 40 urte jaio ziren herritarrek.

1955. URTEKOEN KINTO AFARIA
Antxeta jatetxean ospatuko dute urriaren 19an. Bertaratu nahi duenak, izena emateko bi bide ditu. Posta elektronikoko helbide hau batetik: 1955usurbil@gmail.com. Edo telefono zenbaki hau: 615 760 485 (Patxi Arruti).