Bertso-afaria ostiralean San Praixkuetan, sarrerak aurrez eskuratu behar

Noaua Aldizkaria 2013ko urr. 8a, 00:00

Aginagako jaietako bi astebururen tartean gaude, atseden egunak dira hauek, baina baita indarrak bildu eta San Praixkuetako azken txanparako prestatzen joateko unea ere. Haurren Eguneko ospakizunekin itzuliko da jai giroa ostiralean, Aginagara. Jolas, bazkari, puzgarri, buruhandi edota txokolate jan eta guzti. Eta iluntzerako, bertso-afaria antolatu du Jai Batzordeak. Manex Mujika, Haritz Casabal eta Arkaitz Oiartzabal “Xamoa” gonbidatu dituzte, 21:00etan hasiko den Eliza Zahar berrituko ekitaldira. Hitzordurako txartelak aurrez eskuratu beharko dira ohiko lekuetan. Itzartu taldearekin gero, erromeria gaua. Eta jaiak borobiltzeko, dj gaua larunbatean; Abiba lehenik eta Larra gero. Aurretik, mus txapelketa eta Gorriti eta animaliak:


Urriak 11, ostirala: Umeen Eguna
10:00
 Umeen jolasak.
13:00 Haurrentzako bazkari goxo-goxoa indarberritzeko.
17:00 Puzgarriak.
Ondoren, primerako txokolatada eta buruhandi bizi-biziak. Hasi korrika!!!
19:00 Dj Kankar ume eta ez hain umeak dantzan jartzeko.
21:00 Bertso afaria Eliza Zaharrean, barre pixka bat egiteko aukera giro ederrean. Bertsolariak: Manex Mujika, Haritz Casabal eta Arkaitz Oiartzabal “Xamoa”. 
Ondoren, dantzaldia Itzartu taldearekin Eliza Zaharrean.

Urriak 12, larunbata
16:00
 XXXIII. Mus Txapelketa herrikoia. 
18:30 Gorritiren animaliak, ea aurtengoan ere giro polita sortzen dugun.
Gauerdian, Abiba diskofesta.
Ondoren, Dj Larra Eliza Zaharrean.
Aukera bikaina gau guztia dantzan igarotzeko!!!

Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.