Afari beganoa ostegunean, Gaztetxean

Noaua Aldizkaria 2013ko urriaren 8a

Urriko bigarren osteguna etzi, otordu baten bueltan biltzeko aukera egongo da beste behin, Usurbilgo Gaztetxean. Afari beganoa antolatu baitute urriaren 10erako. 20:30etan ekingo diote jan edanari, guztia, borondatearen truke. Alkartasuna Kooperatibaren egoitza ohian deitu duten afaria, "San Praixkuen etenalditxoa aprobetxatuz, bigarren astebururako indarrak hartzeko" izango da. Bertaratzeko gonbita luzatzen dute Gaztetxetik.