Ikasturteko lehen ipuin kontaketa saioa, urriaren 17an

Noaua Aldizkaria 2013ko urriaren 9a

Ikasturte berrirako lehen ipuin kontaketa saioa antolatu du Sutegi udal liburutegiak. Miriam Mendoza arituko da ipuinak kontatzen, hurrengo asteko ostegunean, urriaren 17an, arratsaldeko 18:00etan hasita, Sutegi udal liburutegian bertan. Emanaldia, HH4koei zuzendua egongo da. 

Bestalde, atal berri bat ireki dute liburutegiko Haur Txokoan. "English Corner" delakoa, 4-11 urte artekoei zuzendua. Hauxe udazken parterako nobedadeak Sutegi liburutegian. Harremanetarako honako helbideok 

Helbidea: Irazu 14, 20170 Usurbil, Gipuzkoa.
Telefonoa: 943 360 692.
Emaila: biblioteka@usurbil.net.
Twitter: @usurbib.
Facebook: Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegia.
Bloga: http://liburutegiak.blog.euskadi.net/usurbil