Binakako pilota partida, bertsoekin tartekatua. Bertsoa eta pilota uztartuta, bertso-piloa ikuskizuna antolatu dute ostiral gaueko 22:00etarako, Zubietako frontoian. Unai Gaztelumendi eta Beñat Iguaran arituko dira bertsotan. Pilotariak, binaka: Urmeneta - Urruzola / Huizi - Arruti. Ikusi eta entzutekoa izango da, urriaren 12ko Euskal Jaiaren bezperan ospatuko den hitzordua.
Larunbateko jaialdiari dagokionez, gogoan izan, gaurkoa dela, hilaren 12ko herri bazkarirako txartelak erosteko azken eguna. Araeta jatetxean ospatuko da otordua eta txartelak ere bertan eskuratu beharko dira. Bi menu izango dira aukeran; bat helduentzat, bestea haurrentzat. Honako platerez osatua;
Helduen menua:
- Aperitiboa.
- Otarrainska eta gulen salpikoia.
- Txerri azpizuna.
- Arroz-esne tarta.
- Kafea.
- Urteko ardoa, sagardoa eta ura.
Prezioa: 20€
Haurren menua:
- Frijituak.
- Oilasko izter errea patatekin.
- Izozkia.
- Ura.
Prezioa: 13€
Baserritarrez jantzita
Azken urteotako tradizioari eutsiz, urriaren 12a beste modu batean bizitzeko aukera eskainiko dute aurten ere Zubieta Lantzeneko kideek; Euskal Jaia antolatu baitute larunbaterako. Hilaren 12ko jaialdira bertaratu asmo duzuenoi, baserritarrez jantzita agertzeko gonbita luzatzen zaizue. Hortik aurrera, festa giroan murgilduko da Zubieta, goizetik iluntzera. Pottoken erakusketa, trikitilariak, kantu-jira, erromeri eta herri bazkaria antolatu dituzte:
ZUBIETAKO EUSKAL JAIA
Urriak 11, ostirala
22:00 Bertso-pilota ikuskizuna Zubietako frontoian:
Bertsolariak: Unai Gaztelumendi eta Beñat Iguaran.
Pilotariak: Urmeneta - Urruzola / Huizi - Arruti
Urriak 12, larunbata
Gozatu jaiaz eta zatoz baserritarrez jantzita!
Goizean zehar, pottoken erakusketa eta ugalketarako neurketa.
12:00 Trikitilariak eta euskal arrazako animalien erakusketa.
Ondoren, hamaiketakoa eta kantu-jira.
14:00 Herri bazkaria Araeta jatetxean. Txartelak Araetan salgai, urriaren 9ra arte.
18:30 Erromeria Itzartu taldearekin.
Antolatzailea: Zubieta Lantzen.
Laguntzailea: Usurbilgo Udala.