Izen ematea ixtear, bi lorazain kontratatzeko udal lan deialdian

Noaua Aldizkaria 2013ko urr. 9a, 00:00

Bihar itxiko dute lan deialdi honetan izena emateko epea:

Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza bati esker, Usurbilgo Udalak bi lorazain laguntzaile kontratatu nahi ditu, 5 hilabetez eta aldi baterako. Hautaketa prozesuan parte hartzeko, ondorengo baldintzak bete behar dira:
-Lan eskatzaile gisa Lanbide erakundean izena emanda egotea, langabetu bezala.
-Mendebaldeko Donostialdeko udalerrietakoren batean erroldatua egotea (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil).
-6 hilabetetako esperientzia lorazain laguntzaile lanbidean.
-Euskara: ahozko erabilpen egokia.

Hautaketa prozesuan parte hartzeko www.lanbide.net orrialdean zabalduko da eta izena eman ahal izango da urriaren 10 arte. 2 lanpostu hauetarako lehentasuna izango dute:
-Hautapen data aurreko hamabi hilabeteen barruan langabezia laguntza edo prestazioa amaitu dutenak.
-Azkeneko lan harremana enplegu eskaintzaren data aurreko bi urteetan amaitu izana.
-Langabezia laguntzarik ez jasotzea.
-Diru Sarrerak Bermatzeko errentaren jasotzaileak.

Hautaketa prozesu honetan parte hartuko dutenak, Lanbiden izen ematea ziurtatua denean, eskaera bat egin beharko dute Usurbilgo Udalean eta honekin batera NAN-a eta lan bizitzaren kopia eguneratua (urriaren 2 aurretiko egoera jasotzen duena) aurkeztu beharko dute.