Konpostatzen ikasteko formazio saioa 19:00etan Potxoenean

Noaua Aldizkaria 2013ko urr. 10a, 00:00

Ordu erdi pasatxoko bilera hau, Irazu, Etxebeste, Nagusia eta Irutasun kaleetako eta Gaztañaga azpiko etxebizitzetako bizilagunei zuzendua dago. Euren organikoa udaletxe ondora eramateko aukera izango dute eta aurrerantzean. "Gure herriko beste hainbat lekutan bezala, herriaren erdian bizi diren usurbildarrentzako izango den gune berezi bat", jarriko dute udaletxe ondoan. Kanpotik, ondoko argazkiko itxura izango duena. Hilabete barru martxan izango da. 

Beharrezko informazio eta formazioa jasoko dute gaur, auzokonpostatzen hasi nahi izan eta 19:00etan Potxoeneara bertaratzen diren Kaxkoko Irazu, Etxebeste, Nagusia eta Irutasun kaleetako eta Gaztañaga azpiko etxebizitzetako bizilagunek.

Hurrengo formazio saioa, astelehenean Olarriondon
Auzokonpostatzeko bigarren gune bat ere zabalduko dute laster, Olarriondoko udal baratzen ondoan. Olarriondon hilabete barru zabalduko duten beste gunea aldiz, auzotarrek erabili ahal izango dute. Gaur Sutegin egingo den moduan, datorren astelehenean, urriaren 14an, informazio eta formakuntza ikastaroa jaso ahal izango dute konpostatzen hasi nahi duten Muna Lurra inguruetako herritarrek. Hitzordua, 19:00etarako deitu dute, Olarriondoko udal baratzetako etxolan. 

Gogoan izan, organikoa konpostatzeko ahalegina saritzen duela Usurbilgo Udalak. Tasetan, %40ko hobaria aplikatzen zaie organikoa konpostatzen duten herritarrei. Informazio edo argibide gehiagorako, hona hemen Usurbil Zero Zabor taldekoekin hartu emanetan jartzeko komunikazio bideak: 650 374 936 edo usurbilzerozabor@gmail.com