Haurren Eguna bihar Aginagan, San Praixkuen itzuleran

Noaua Aldizkaria 2013ko urr. 10a, 00:00

San Praixkuak Aginagara itzultzeko bezpera gaur. 24 ordu barru jai giroa nagusituko da berriz, frontoi, eta Eliza zahar berrituaren bueltan. Musika gau luzeak espero dira astebururako. Baina aurretik, eta biharko itzuleran, etxeko txikienak izango dira San Praixkuetako protagonista nagusiak. Haurren Eguna ospatuko baita bihar Aginagan. Jolasak, puzgarriak, txokolate jana, bazkaria, buruhandiak, denetarik izango dute;

Urriak 11, ostirala: Umeen Eguna
10:00
 Umeen jolasak.
13:00 Haurrentzako bazkari goxo-goxoa indarberritzeko.
17:00 Puzgarriak.
Ondoren, primerako txokolatada eta buruhandi bizi-biziak. Hasi korrika!!!
19:00 Dj Kankar ume eta ez hain umeak dantzan jartzeko.
21:00 Bertso afaria Eliza Zaharrean, barre pixka bat egiteko aukera giro ederrean. Bertsolariak: Manex Mujika, Haritz Casabal eta Arkaitz Oiartzabal “Xamoa”. 
Ondoren, dantzaldia Itzartu taldearekin Eliza Zaharrean.

Urriak 12, larunbata
16:00
 XXXIII. Mus Txapelketa herrikoia. 
18:30 Gorritiren animaliak, ea aurtengoan ere giro polita sortzen dugun.
Gauerdian, Abiba diskofesta.
Ondoren, Dj Larra Eliza Zaharrean.
Aukera bikaina gau guztia dantzan igarotzeko!!!

Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.