Euskal Herriko Oinarrizko Eskubideen Gutuna osatzeko hirugarren batzar irekia deitu dute astelehenerako, urriaren 14rako, 19:00etan Potxoenean. Hiru egun barru burutuko den bilera, iragan urriaren 5ean EHUko Ibaetako kanpusean ospatu zen Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren III. Asanbladaren ostean dator. Hainbat eragile sindikal eta sozialetako ordezkariek parte hartu zuten eta eurek, eztabaida prozesua abiatuko duen Kartaren lehen zirriborroa onartu zuten. Zirriborro honek Kartaren printzipio, eskubide eta aldarrikapenen lehen zerrenda jasotzen du. Zirriborro honen eztabaida eskualde eta udalerrietara zabalduko da orain. Usurbilgo batzarra, astelehenean 19:00etan Potxoenean. Herri eta eskualdeetan jasotako ekarpenak baloratu eta eztabaida prozesua ixten hasteko bidean ze urrats eman, abenduaren 14an egingo den laugarren asanbladan erabakiko da.