Bertso-pilota saioa gaur eta Euskal Jaia larunbatean, Zubietan

Noaua Aldizkaria 2013ko urriaren 11

Azken urteotako tradizioari eutsiz, urriaren 12a beste modu batean bizitzeko aukera eskainiko dute aurten ere Zubieta Lantzeneko kideek; Euskal Jaia antolatu baitute larunbat honetarako. Aurten gainera, bertso-pilota ikuskizuna izango da bezpera egun honetan, 22:00etatik aurrera. Unai Gaztelumendi eta Beñat Iguaran arituko dira bertsotan. Pilotariak, binaka: Urmeneta-Urruzola / Huizi-Arruti. Ikusi eta entzutekoa izango da, urriaren 12ko Euskal Jai bezpera honetan ospatuko den hitzordua. 

Bihar berriz, goizetik iluntzera Euskal Jaia Zubietan. Erakusketa, kantu-jira, erromeri, hamaiketako edota herri bazkariarekin. Bertaratu asmo duzuenoi, baserritarrez jantzita agertzeko gonbita luzatzen zaizue. Hortik aurrera, festa giroan murgilduko da Zubieta, goizetik iluntzera:


ZUBIETAKO EUSKAL JAIA

Urriak 11, ostirala
22:00 Bertso-pilota ikuskizuna Zubietako frontoian:
Bertsolariak: Unai Gaztelumendi eta Beñat Iguaran.
Pilotariak: Urmeneta - Urruzola / Huizi - Arruti

Urriak 12, larunbata
Gozatu jaiaz eta zatoz baserritarrez jantzita!
Goizean zehar, pottoken erakusketa eta ugalketarako neurketa.
12:00 Trikitilariak eta euskal arrazako animalien erakusketa.
Ondoren, hamaiketakoa eta kantu-jira.
14:00 Herri bazkaria Araeta jatetxean. Txartelak Araetan salgai, urriaren 9ra arte.
18:30 Erromeria Itzartu taldearekin.

Antolatzailea: Zubieta Lantzen.
Laguntzailea: Usurbilgo Udala.