Hip hop ikastaroa larunbatean

Noaua Aldizkaria 2013ko urr. 14a, 00:00

Gaztelekuak ikastaroa antolatu du, larunbat honetarako, urriaren 19rako, Oiardo Kiroldegian. Bi orduko iraupena izango du saioak; arratsaldeko 16:00etan hasi eta 18:00etan amaituko da. Nekane Larrañagak zuzenduko du.

IPUIN KONTAKETA SAIOA
Miriam Mendozaren eskutik, ostegunean, urriaren 17an, arratsaldeko 18:00etan hasita Sutegi udal liburutegian. Emanaldia, HH4koei zuzendua egongo da.

ANTZERKI KLASEAK
Ixabel Agirresaroberekin antzerkia egiten ikasteko aukera dago. Interesdunek, 675 712 383 telefono zenbakira deitu dezakete. Edo email bat idatzi, ixabel.agirresarobe@gmail.com helbidera.

HITZ AHO
Joxe Amiama psikopedagogoak bideratuko duen “Nerabezaroa eta elkarbizitza” eta Nerea Mendizabal psikopedagogo eta haur masajeko orientatzaileak gidatuko duen “Guraso izaten ikasten: haurrekin batera hazi eta hezitzen” izeneko ikastaroak antolatu ditu Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkarteak. Nerabezaroari loturikoa, LH 5-6 eta DBHko ikasleen gurasoei zuzendua egongo da. Beste ikastaroa, 0-6 eta LH 1-4 maila arteko ikasleen gurasoei. Saioak urritik maiatzera luzatuko dira. Izen ematea irekita dago, kurtsohitzaho@udarregi.com helbidean. Parte hartzailean izen abizenak eta haurrarenak zehaztu behar dira email bidez. Horrekin batera, ikasturte osoaren truke, 30 euroko ordainketa egin beharko da, kontu korronte zenbaki honetan; 3035 014033 1400024098.

1973KOEN KINTO BAZKARIA
NOAUA!ra adi egoteko deialdia egina zuten, sorpresak egongo zirela. Eta orain zehaztasun gehiagorekin, 1973an jaiotakoen kinto bazkaria azaroaren 23an ospatuko dutela iragarri dute, 14:00etan Atxega jatetxean. 12:00ak aldera Bordatxon elkartzeko hitzordua finkatu dute, hamaiketakoa dastatzeko. Eta gero bazkaria, eta “sorpresak… Animatu eta hasi izena ematen, nahiz eta denboraz lasai ibili. Izena emateko idatzi azaroaren 15a baino lehen, usurbil1973@hotmail.com helbidera.

1955. URTEKOEN KINTO AFARIA
Antxeta jatetxean ospatuko dute urriaren 19an. Bertaratu nahi duenak, izena emateko bi bide ditu. Posta elektronikoko helbide hau batetik: 1955usurbil@gmail.com. Edo telefono zenbaki hau: 615 760 485 (Patxi Arruti).