DYA Gipuzkoak antolatu du ekimena, igande honetarako, urriaren 20rako. Goizeko 11:00etan hasita, rokodromoa, haurrentzako tailerrak, tonbola, rcp tailerrak, boluntarioentzako karpa, errekurtsoen erakusketa, erreskateko simulazioak, kaleko antzerkia… iragarri dituzte, arratsaldeko 18:00ak arte. Simulazioarekin emango zaio amaiera.
Egoitza berria
Gogoan izan, Olarrondoko babes ofizialeko etxebizitzen alboan, Muna Lurra 26, hauxe duzue Usurbilgo DYAren helbide berria. Bertan kokatuko da aurrerantzean, irailaren 27an inauguratu zuten egoitza berria. Guneak 124 metro karratu erabilgarri izango ditu guztira, modu honetan banatuak:
-Harrera.
-Ikasgela/bilera gela.
-Sendatze gela.
-Komuna.
-Komuna (dutxa).
-Biltegia.
-Egongela.
-Logela.
-Barne bulegoa.
-Sukaldea.