Ekainetik urrira luzatu den jaien denboraldia igande goizean amaitu zen, Aginagako San Praixkuetako azken parranda gauarekin batera. Abiba eta Larra dj-ek giroturiko gauari amaiera emateko nahiko lan izan zuen batek baino gehiagok. Bi astebururen bueltan ospatu diren aurtengo jaiek, harrera ezin hobea izan duten zenbait berrikuntza txertatu dituzte. Zuhaitz Gurrutxagaren bakarrizketa saioak ludoteka bete zuen, Iparraldetik Aginaga eta aginagarrak erretratatzera etorritako koadrilari ere harrera ezin hobea egin zaio jaietan. Eta gero nola ez, hutsik egiten ez duten hitzorduak ospatu dira; Aginagarren arteko herri kirol desafioa, Hondarribia garaile eta etxekoak bigarren postuan utzi zituen trainerilla txapelketa, Haurren Eguna, oilasko biltzaileen irteera... Beste behin, askorako eman dute San Praixkuek, jaietako ohiko "triangeluaren" bueltan; frontoian, Arrateko eraikinean, eta baita aginagarrek auzolanean zahar berritu duten elizan ere. Jaietan estreinatu baitute.
San Praixkuekin, akabo jaiak Aginagan eta bukatu da baita, 2013ko festen inguruotako denboraldia. Datorren urtean gehiago.
Irudia: Maria Angeles Arruti.