Gripearen aurkako txertoa, auzoetan jasotzeko aukera orain

Noaua Aldizkaria 2013ko urr. 15a, 00:00

Irailaren 23az geroztik martxan da gripearen aurkako txertaketa kanpaina anbulatorioan. Baina txertoa etxetik gertu jasotzeko aukera eskainiko du aurten herriko osasun zerbitzuak. Santuenea, Aginaga eta Zubietako bizilagunak adi, gripearen aurkako txertoa jasotzeko aukera izango baitute auzoan bertan, guneotatik Kaxkora gerturatu beharrik izan gabe. Hori bai, aurrez izena eman beharko da. Apuntatu, gripearen aurkako txertoa hartzeko aukera egongo baita egun eta leku hauetan;

Urriak 23, asteazkena
15:00-17:00
Santuenean, auzo elkartean.
17:00-19:00 Zubietan, Kaxkapen.

Urriak 30, asteazkena
15:00-17:00
Aginagako Arrate Zahar Egoitzan, tailerrak egiten dituzten lekuan.

Informazio gehiago eta izen ematea; anbulatorioan, edo bertara deituta; 943 36 20 13.


ODOL EMATEA
Datorren saioa azaroaren 4rako antolatu dute, 18:00-20:30 artean anbulatorioan. Deialdia, bi hilero moduan, Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak egina du.