Saioa Artzabalen izango da. Aurrerantzean, saioak astearte arratsaldero izango dira Artzabalen, 16:00-18:00 artean. 50 urtetik gorako herritarrei zuzendua dago doako hezkuntza eta aisialdiko eskaintza hau. Izena emateko deitu Gizarte Zerbitzuetako 943 377 110 telefono zenbakira edo idatzi, gizarte-zerbitzuak@usurbil.net helbidera.
Interesa pizten duten arlo desberdinetan trebatu, parte hartu, lagun taldea indartu... Horretarako eta gehiagorako aukera ematen du Esperientzia Eskolak.