Lehen sorospenen inguruko ikastaro berria antolatu du DYA Gipuzkoak, oraingoan Lasarte-Orian. "Ikastaro teoriko-praktiko honekin lehen sorospenen oinarrizko ezaguerak ezagutuko dituzu. Egunero aurkitu ditzakezun arrisku egoera nagusiei ekiten ikasiko duzu-bihotz-biriken suspertzea, zauriak, hausturak, erredurak,… eta egoera hauei nola aurre egin eta konpontzen erakutsiko zaizu. Funtsezko eta oso erabilgarriak diren ezaguerak era erraz eta entretenigarri batean, gai-zerrenda baten arabera erakutsiko dira, hezkuntza praktikoekin txandakatuko direnak", berri eman dute antolatzaileek.
Interesa duen orori dago zuzendua ekimena, "aldez aurreko ezaguerarik izatea ez da beharrezkoa". Honatx, ikastaroaren ezaugarrien inguruko datu gehiago:
-Irakasleak: DYA Gipuzkoako Irakaskuntza Eskolako mediku, erizain eta monitoreak.
-Iraupena: azaroaren 11tik 29ra.
-Ordutegia: 19:00-21:00.
-Tokia: Lasarte-Oriako Garaikoetxea Landaberri eskola, Atsobakar 3.
-Matrikula: 100 euro.
-Materiala: DYAk antolatuko ditu ikastaroko materiala eta ikus-entzunezko baliabideak.
-Oharra: plaza mugatuak.
-Informazio gehiago: 943 46 46 22.
ATE IREKIEN JARDUNALDIA IGANDEAN
DYA Gipuzkoak antolatu du ekimena, igande honetarako, urriaren 20rako. Goizeko 11:00etan hasita, rokodromoa, haurrentzako tailerrak, tonbola, rcp tailerrak, boluntarioentzako karpa, errekurtsoen erakusketa, erreskateko simulazioak, kaleko antzerkia… iragarri dituzte, arratsaldeko 18:00ak arte. Simulazioarekin emango zaio amaiera.