Lanbide Eskolako tituluak jasotzeko garaia

Noaua Aldizkaria 2013ko urr. 16a, 00:00

Iaz ikasketak amaitu zituztenek tituluak jasotzeko aukera dute jada, Zubietako Lanbide Eskolan. "Erdi eta goi mailako tituluak iritsi dira eta jasotzeko prest daude", ohartarazi dute aipatu eskolatik. Ordutegi honetan jaso daitezke tituluak: 9:00etatik 14:00etara, Lanbide Eskolan bertan.

UDAJOLASEKO ARROPA
Uztailean zehar Udalak eta NOAUA! Kultur Elkarteak antolaturiko Udajolas aisialdiko ekimenean parte hartu zuten haurrek utzitako edo galdutako arropa, elkarteko egoitzan dugu. Hilabetez, hemen izango dugu. Gero, arropa berrerabiltzeko ontzira eramango dugu. Edozein argibideetarako: 943 360 321.

GARBIGUNEA
Gogoratu bestalde, etxean erabiltzen ez ditugun tresnak, gai desberdinak, hauekin guztiekin zer egin ez badakigu Atallun kokatua dagoen Garbigunera eraman daitezkeela. Eramandakoa bertan utzi, eta edonork bertan dagoena berrerabiltzeko doan hartu dezake. Ordutegi honetan:
-Astelehenetik ostiralera: 10:15-13:00 eta 16:00-19:00.
-Larunbatetan: 9:00-13:00.