Urriaren 25era arte eman daiteke izena, Nafartarrak Elkartekoek antolatu duten TELP ("Taller d´espai lingüistic personal) ikastaroan. Tailer hau, Valentzian sortu zuten Ferran Suay eta Gemma Sangines Psikologia Unibertsitateko irakasleek. Sangines bera dator Usurbila, TELP tailerra bideratzera. Saioak, eguneroko bizimoduan, euskara ahalik eta gehien ahotan hartzen ikasteko tresnak, baliabideak eskainiko ditu. Euskara ahalik eta gehien erabili nahi duen euskaltzaleari dago zuzendua. Sarrera-hitzaldia eskainiko du Sanginesek hilaren 25ean eta tailerra bera, egun osoz gero biharamunean.
Tailerrean izena emateko: Potxoenean edo aihert@gmail.com helbidean. Partaidearen izen abizenak, emaila eta telefono zenbakia adierazi beharko dira, apuntatzerakoan. Prezioa, 25 euro. Kutxabankeko ordainagiria ere aurkeztu beharko da. Ordainketak, Kutxabankeko kontu korronte zenbaki honetan egin beharko dira: 2095 5069 02 1063804198. Urriaren 25eko sarrera-hitzaldian parte hartzen duenari, tailerreko dirua itzuliko diote antolatzaileek.
HIP HOP
Gaztelekuak ikastaroa antolatu du, larunbat honetarako, urriaren 19rako, Oiardo Kiroldegian. Bi orduko iraupena izango du saioak; arratsaldeko 16:00etan hasi eta 18:00etan amaituko da. Nekane Larrañagak zuzenduko du.
ESPERIENTZIA ESKOLA
Saioak asteartero, 16:00-18:00 artean Artzabalen. 50 urtetik gorako herritarrei zuzendua dago doako hezkuntza eta aisialdiko eskaintza hau. Izena emateko deitu Gizarte Zerbitzuetako 943 377 110 telefono zenbakira edo idatzi, gizarte-zerbitzuak@usurbil.net helbidera.
ANTZERKI KLASEAK
Ixabel Agirresaroberekin antzerkia egiten ikasteko aukera dago. Interesdunek, 675 712 383 telefono zenbakira deitu dezakete. Edo email bat idatzi, ixabel.agirresarobe@gmail.com helbidera.
HITZ AHO
Joxe Amiama psikopedagogoak bideratuko duen “Nerabezaroa eta elkarbizitza” eta Nerea Mendizabal psikopedagogo eta haur masajeko orientatzaileak gidatuko duen “Guraso izaten ikasten: haurrekin batera hazi eta hezitzen” izeneko ikastaroak antolatu ditu Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkarteak. Nerabezaroari loturikoa, LH 5-6 eta DBHko ikasleen gurasoei zuzendua egongo da. Beste ikastaroa, 0-6 eta LH 1-4 maila arteko ikasleen gurasoei. Saioak urritik maiatzera luzatuko dira. Izen ematea irekita dago, kurtsohitzaho@udarregi.com helbidean. Parte hartzailean izen abizenak eta haurrarenak zehaztu behar dira email bidez. Horrekin batera, ikasturte osoaren truke, 30 euroko ordainketa egin beharko da, kontu korronte zenbaki honetan; 3035 014033 1400024098.