Kirol ikastaro eskaintza, eremuz zabaldu dute

Noaua Aldizkaria 2013ko urr. 16a, 00:00

Kirol ikastaroak eskaintzeko esparrua zabaldu nahi izan du aurten Kirol Patronatuak. Kirol ikastaro desberdinetan trebatzeko aukera eskaini nahi diete herritarrei, eurak bizi diren lekura gerturatuta. Hala, Oiardo Kiroldegiko ekimenekin batera, hilabete honetan hasi eta ekainera arte luzatuko diren ikastaroak antolatu dituzte Aginagan eta Santuenean. "Dagoeneko batzuk Oiardo Kiroldegian izena ematen ari dira. Animatu! Ez ezazu galdu aukera hau", luzatu diete gonbita antolatzaileek herritarrei. Honatx, ikastaro eskaintza berria:

Santuenean (frontoi ondoko lokalean):
-Zumba: ostiraletan, 19:45-21:15 artean.

Aginagan:
-3. Adina mantentze gimnastika: astelehen eta asteazkenetan, 10:00-10:50 artean.
-Pilates: astelehen eta asteazkenetan, 9:00-9:50 artean.
-Zumba: astelehen eta asteazkenetan, 19:00-19:50 artean.
-Tonifikazioa+gap+luzaketak: astelehen eta ostegunetan, 17:00etan. 

Ikastaroak antolatzeko gutxieneko kopurua: 12 lagun. Izen ematea, Oiardo Kiroldegian edo 943 372 498 telefono zenbakian.

PALETA IKASTAROA EMAKUMEENTZAT
Frontoian izango da, urritik ekainera. 18 urtetik gorako emakumeei zuzendua dago. Saioak, astelehen arratsaldeko 19:30eatik 21:00etara izango dira. Asteazkenetan goiz eta arratsaldez: 9:00-11:00 artean eta 19:30-21:00 artean. Izena ematea, 50 euro, Oiardo Kiroldegian. Informazio gehiago: 943 372 498 edo kirola@usurbil.net. Pagazpe PKE antolatu du ikastaroa.

ESKUBALOIKOEN LIBURUA
Usurbil Kirol Elkartearen 50 urteotako ibilbidea jasotzen duen liburua 15 eurotan salgai dago NOAUA!ko egoitzan, baita Lizardi eta Laurok liburu dendetan ere. Kirol bilgunearen hamarkada hauetako pasarteak, argazkiak, bitxikeriak, lekukotzak, lortutako garaipenak eta abar jasotzen ditu kalean den argitalpen berriak.