Bidarrai-Amaiur eta Mendi Astea, Andatzakoen hurrengo planak

Noaua Aldizkaria 2013ko urr. 16a, 00:00

Usurbil, Xoxote eta Deba lotu dituen asteburu pasatik itzuli berriak dira Andatza Mendizaleen Kirol Taldekoak. Irteerako argazkiak, www.andatza.com web orrian kontsulta daitezke. Bilgunea jada urteko azken txanpari begira da. Ekimen aldetik, Andatzakoentzat oparoena izan ohi den hilabetera.

Hurrengo irteera, azaroaren 10erako dute iragarria; Bidarrai-Amaiur ibilbidea osatu asmo dute. Eta gero, hilabete amaieran Mendi Astea ospatuko dute Andatzakoek. Ohi bezala, mendiari loturiko proiekzio, emanaldi edota irteerak antolatuko dituzte, aldaketarik ez bada, azaroaren 27tik 30era luzatuko den egitarauaren baitan.