40 gazte independentisten aurkako epaiketa abiatu zen astelehenean eta gaur, Ezker Abertzaleko 36 kideren eta 110 herriko taberna edo elkarteren aurkakoa. Hau ere Espainiako Auzitegi Nazionalean, Madrilen. Baltasar Garzon epaileak 2002. urtean irekitako 35/02 sumarioan auziperaturikoak dira guztiak. HB, EH eta Batasunako zuzendaritzen, baita hamarnaka herriko taberna edo elkarteren aurkakoa. Tartean da, Usurbilgo Aitzaga Elkartea ere.
Hauek dira Fiskaltzak eskatzen duen espetxe zigorra, Ezker Abertzaleko kide bakoitzarentzat:
-12 urteko espetxe zigorra, Joseba Permach eta Rufi Etxeberriarentzat.
-10 urteko espetxe zigorra, Karmelo Landa, Juan Kruz Aldasoro, Joseba Alvarez, Josu Iraeta, Adolfo Araiz, Jose Antonio Egido, Txekun Lopez de Aberasturi, Karlos Rodriguez, Mikel Arregi, Esther Agirre, Miren Jasone Manterola, Floren Aoiz, Kepa Gordejuela, Isa Mandiola, Juanpe Plaza, Antton Morcillo, Santi Hernando, Xanti Kiroga eta Jon Gorrotxategirentzat.
-8 urteko espetxe zigorra Jose Luis Franco, Maite Amezaga, Juan Francisco Martínez, Juani Lizaso, Jaione Intxaurraga, Ruben Andres, Enrike Alaña, Agustin Rodriguez, Patxi Jagoba Bengoa, Idoia Arbelaitz, Izaskun Barbarias, Sabin del Bado, Bixente Enekotegi, Andres Larrea eta Pedro Felix Moralesentzat.
Elkarretaratzea 19:30etan
Gaur Madrilen hasiko den epaiketaren harira, elkarretaratzea deitu dute 19:30etan Mikel Laboa plazan. Baina ez da asteotarako antolatu duten hitzordu bakarra. "Libre" ekimenaren baitan, deialdi gehiago iragarri dira egun eta asteotarako:
Urriak 17, osteguna
19:30 Elkarretaratzea Mikel Laboa plazan, epaiketaren hasiera dela eta.
Urriak 18, ostirala
21:30 Aitzagako XI. Mus Txapelketako lehen jardunaldia elkartean. Izen ematea, 21:30-22:00 artean. Prezioa bikoteko, 25 euro.
Urriak 26, larunbata
17:30 Manifestazio nazionala Bilboko Jesusen Bihotzetik abiatuta, "Konponbidearen alde. Eskubide guztiak. Libre. Epaiketa politikorik ez" lemapean.
Urriak 29, asteartea
18:00 Mozio aurkezpena, osoko ohiko bilkuran.
Azaroak 1, osteguna
LIBRE gunea, Aitzaga Elkarteak antolatuko duen artisautza azokan.
Oharra: antolaketa lanetan parte hartu edo ekarpenik egin nahi duenak, astelehen arratsaldero 19:00etan bilera Aitzaga Elkartean.
Informazio gehiago: libre.epaiketarikez.org, facebook.com/libre.usurbil, twitter.com/LibreUsurbil edo libreusurbil@gmail.com