Hurrengo bi astekariak, lehenago doaz inprentara

Noaua Aldizkaria 2013ko urr. 17a, 00:00

Datozen bi asteak ohi baino laburragoak izango dira askorentzat, asteburu luzeagoez gozatzeko aukera egongo da eta. Gogoan izan, egutegia eskutan hartzen badugu, urriaren 25a eta azaroaren 1a gorriz margotuak ageriko zaizkigu. Hurrengo bi asteetako ostiralak jai egunak izango dira. Honenbestez, NOAUA!ren hurrengo 548 eta 549 zenbakien papereko edizioa lehenago jasoko duzue etxean. Banaketa lana aurreratuko da, eta baita beraz, bi astekariok inprentara bidaltzeko eguna ere. Normalean astearte eguerditan bidaltzen dugu aldizkaria inprentara. Datozen bi asteotan ordea, astelehenean bidaliko dugu. 

Ohar eta zorion agurrak astelehenerako
Aldaketok erredakzioko lanak lehenago amaitu beharra ekarriko duenez, zorion agur edo oharrik baduzue, datozen bi asteotan astelehen eguerdia izango da, egoitzara ekarri edota emailez erredakzioa@noaua.com helbidera bidaltzeko azken eguna. Hurrengo bi asteetarako egutegia beraz, honakoa izango da:

NOAUA!, urriak 25, 548. zenbakia
Urriak 21, astelehena: zorion agur edo oharrak jasotzeko azken eguna. Aldizkaria inprentara.
Urriak 22-24: aldizkaria inprentatik jaso, eta herrian banatuko da.

NOAUA!, azaroak 1, 549. zenbakia
Urriak 28, astelehena: zorion agur edo oharrak jasotzeko azken eguna. Aldizkaria inprentara.
Urriak 29-31: aldizkaria inprentatik jaso, eta herrian banatuko da.