Ikasturte berrirako lehen ipuin kontaketa saioa antolatu du gaurko, Sutegi udal liburutegiak. Miriam Mendoza arituko da ipuinak kontatzen, ostegun honetan, urriaren 17an, arratsaldeko 18:00etan hasita, Sutegi udal liburutegian bertan. Emanaldia, HH4koei zuzendua egongo da.
Bestalde, atal berri bat ireki dute liburutegiko Haur Txokoan. "English Corner" delakoa, 4-11 urte artekoei zuzendua. Hauxe udazken parterako nobedadeak Sutegi liburutegian. Harremanetarako honako helbideok
Helbidea: Irazu 14, 20170 Usurbil, Gipuzkoa.
Telefonoa: 943 360 692.
Emaila: biblioteka@usurbil.net.
Twitter: @usurbib.
Facebook: Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegia.
Bloga: http://liburutegiak.blog.euskadi.net/usurbil
Liburutegien Eguna, urriaren 24an
Ipuin kontaketa ostegun honetan, urriaren 17an eta astebete beranduago, hilaren 24an, Liburutegien Eguna ospatuko da. Sorpresaren bat edo beste izango omen da Sutegi udal liburutegian. Hala aurreratu dute arduradunek blog bidez.