Sute txikia Bizkarren

Noaua Aldizkaria 2013ko urr. 17a, 00:00

Ezustekoa goizean Bizkarren. Auzuneko plaza berritzeko lanetan sute txikia piztu da. Ke beltza ateratzen hasi da, ondoko argazkian ageri den eraikinaren behe aldetik. Ke beltzaz jabetu bizilagunak, eta larrialdi zerbitzuetara deitu dute. Larrialdi zerbitzuetakoak etorri dira; suhiltzaile, anbulantzia eta Ertzaintza. Berehala itzali dute piztu den sutea. Oxtapeko sarrerako bidea itxita egon da une batez. Kalte material txikiak baino ez zorionez. Goizeko sustoa pasata, pixkanaka egunerokora itzultzen ari da ingurua.