10 urte bete berritan, Egunkariaren auzi ekonomikoa zabalik

Noaua Aldizkaria 2013ko urr. 17a, 00:00

Bete berri da, atzo hain zuzen, Martin Ugalde Kultur Parkearen eta Egunkariaren enpresa taldearen aurkako polizia operazioaren hamargarren urteurrena. 2003ko urriaren 16an jazo zen, Euskaldunon Egunkaria itxi eta zortzi hilabetera. Goardia Zibilak Mikel Arrizabalaga, Angel Diez, Armando Hernandez, Mikel Sorozabal, Joxe Mari Sors, Mikel Azkune, Joanmari Larrarte eta Xabier Legarra atxilotu zituen. Eta hor ireki zen, egun oraindik zabalik jarraitu eta Egunkariaren auzi ekonomiko gisa ezagutzen duguna. Guztira, 128 urteko kartzela eta 221 milioi euroko zigorra eskatzen dute lagunontzat, tartean, Joan Mari Torrealdai usurbildarrarentzat:
-18 urte eta 4 hilabeteko kartzela zigorra: Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Jose Mari Sors, Ainhoa Albisu eta Txema Auzmendirentzat.
-13 urte eta 9 hilabete, Mikel Sorozabal eta Fernando Furundarenarentzat. 
-9 urte eta 2 hilabete, Begoña Zubelzurentzat.

Auzitegi Nazionaletik Gipuzkoara
Donostiako epaitegien esku dago egun auzia. 2010eko maiatzean eta delitu "terroristaren" zantzurik ez zegoela iritzita, Espainiako Auzitegi Nazionalak Egunkariaren auzi ekonomikoaren aurkako epaiketa ez zuela egingo erabaki ostean. Hamar urteren buruan, aipatu moduan, auzi ekonomikoak zabalik jarraitzen du.