DYA-koen ate irekien jardunaldia igandean

Noaua Aldizkaria 2013ko urr. 18a, 00:00

Igande goizeko 11:00etan hasi eta arratsaldeko 18:30ak arte luzatuko da jardunaldia, frontoian eta Dema plazan. Tarte horretan, denetarik egongo da. Ibilgailuen erakusketa batetik; anbulantziak, erreskateko unitateak, salbamenduko ontziak.... Eskalada aseguratuta, edo tirolina egiteko aukera. Bizitza bat nola salbatu ikasteko, 10 minutuko tailer laburrak ere izango dira. Eta nola ez, baita txikientzako txokoa ere; eskulan, jolas, antzerki didaktiko eta bestelakoekin. Azkenik, eta DYAk egin ohi duen lana ezagutzera emateko, "Boluntzariotzaren gunea" irekiko dute. Boluntario izateko behar beste informazio eskainiko dute. 

Eguna modu ikusgarri batean amaituko dute; 18:00etarako iragarria dagoen erreskate erakustaldi batekin.

SOROSPEN IKASTAROA
Lehen sorospenen inguruko ikastaro berria antolatu du DYA Gipuzkoak, oraingoan Lasarte-Orian. "Ikastaro teoriko-praktiko honekin lehen sorospenen oinarrizko ezaguerak ezagutuko dituzu. Egunero aurkitu ditzakezun arrisku egoera nagusiei ekiten ikasiko duzu-bihotz-biriken suspertzea, zauriak, hausturak, erredurak,… eta egoera hauei nola aurre egin eta konpontzen erakutsiko zaizu. Funtsezko eta oso erabilgarriak diren ezaguerak era erraz eta entretenigarri batean, gai-zerrenda baten arabera erakutsiko dira, hezkuntza praktikoekin txandakatuko direnak", berri eman dute antolatzaileek.

Interesa duen orori dago zuzendua ekimena, "aldez aurreko ezaguerarik izatea ez da beharrezkoa". Honatx, ikastaroaren ezaugarrien inguruko datu gehiago:
-Irakasleak: DYA Gipuzkoako Irakaskuntza Eskolako mediku, erizain eta monitoreak.
-Iraupena: azaroaren 11tik 29ra.
-Ordutegia: 19:00-21:00.
-Tokia: Lasarte-Oriako Garaikoetxea Landaberri eskola, Atsobakar 3.
-Matrikula: 100 euro.
-Materiala: DYAk antolatuko ditu ikastaroko materiala eta ikus-entzunezko baliabideak.
-Oharra: plaza mugatuak.
-Informazio gehiago: 943 46 46 22.