Datozen bi asteazken hauetan gripearen aurkako txertaketa kanpaina anbulatoriotik auzoetara zabalduko da. Modu horretan, Kaxkotik kanpo bizi eta txertoa jasotzeko aukera duten hainbat bizilagunek ez dute anbulatorioraino joan beharko. Deialdia, Santuenea, Aginaga eta Zubietako herritarrei zuzendua dago. Interesdunek, txertoa jaso aurretik izena eman beharko dute. Honatx anbulatorioko telefono zenbakia; 943 36 20 13. Argibide gehiagoren berri izango dute baita telefono zenbaki berean.
Asteazken honetan Santuenean eta Zubietan jaso ahalko dute txertoa. Hilaren 30ean, aginagarrek. Ordu eta lekuotan:
Urriak 23, asteazkena
15:00-17:00 Santuenean, auzo elkartean.
17:00-19:00 Zubietan, Kaxkapen.
Urriak 30, asteazkena
15:00-17:00 Aginagako Arrate Zahar Egoitzan, tailerrak egiten dituzten lekuan.
ODOL EMATEA
Datorren saioa azaroaren 4rako antolatu dute, 18:00-20:30 artean anbulatorioan. Deialdia, bi hilero moduan, Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak egina du.