Euskara hizpide nagusi, Nafartarrak Elkarteak astebururako antolaturiko ekitaldietan

Noaua Aldizkaria 2013ko urr. 21a, 00:00

Euskararen inguruko hitzaldi eta tailer bana antolatu du Nafartarrak Elkarteak aste honetarako. Joxe Manuel Odriozola euskaltzale pasaitarrak, "euskararen errelatoa" egingo du ostegunean, urriaren 24an eskainiko duen hitzaldi-solasaldian. Urriaren 25 eta 26an, TELP ("Taller d´espai lingüistic personal) delakoa antolatu dute Sutegin. Tailer hau, Valentzian sortu zuten Ferran Suay eta Gemma Sangines Psikologia Unibertsitateko irakasleek. Sangines bera dator Usurbila, TELP tailerra bideratzera. Saioak, eguneroko bizimoduan, euskara ahalik eta gehien ahotan hartzen ikasteko tresnak, baliabideak eskainiko ditu. Euskara ahalik eta gehien erabili nahi duen euskaltzaleari dago zuzendua. Sarrera-hitzaldia eskainiko du Sanginesek hilaren 25ean eta tailerra bera, egun osoz gero biharamunean. 

Tailerrean izena emateko aukera dago ostiralera arte: Potxoenean edo aihert@gmail.com helbidean. Partaidearen izen abizenak, emaila eta telefono zenbakia adierazi beharko dira, apuntatzerakoan. Prezioa, 25 euro. Kutxabankeko ordainagiria ere aurkeztu beharko da. Ordainketak, Kutxabankeko kontu korronte zenbaki honetan egin beharko dira: 2095 5069 02 1063804198. Urriaren 25eko sarrera-hitzaldian parte hartzen duenari, tailerreko dirua itzuliko diote antolatzaileek. 

Laburbilduz beraz, hauek dira aste honetarako Nafartarrak Elkarteak antolatu dituen hitzorduak:

Urriak 24, osteguna
19:00 Hitzaldi-solasaldia Potxoenean, Joxe Manuel Odriozolarekin.

Urriak 25, ostirala
19:00 TELP ("Taller d´espai lingüistic personal) tailerrari loturiko sarrera-hitzaldia Sutegin. 

Urriak 26, larunbata
9:00-13:00 / 15:00-19:00 TELP tailerra Potxoenean.