"Atez Atekotik Zero Zaborrerantz" izeneko jardunaldien hirugarren edizioa antolatu dute, Usurbil, Hernani eta Gipuzkoa Zero Zaborrek, hasi berri dugun aste honetarako. Bi ekimen tartekatu dituzte egitarauan. Mahai inguru bat ostegunean Hernanin, eta erakusketa igande goizean Usurbilen. Biak konpostatzearen gaiari lotuta egongo dira.
URRIAK 24, OSTEGUNA: 19:00etan, MAHAI INGURUA HERNANIKO BITERI KULTUR ETXEAN:
Hizlariak:
-Joxemari Irazusta (Usurbil Zero Zabor taldeko kidea):"Auzo-konpostaren egoera Gipuzkoan 2013ko urrian".
-Orkatz Goenaga (teknikaria Urola erdian, Zero Zaborreko kidea Tolosan): "Auzo-konpostatzaileak lortzeko sustapen kanpaina desberdinak".
-Imanol Biain (Oñati Zero Zabor taldekoa, Natur eskulako langilea):"Gune urbano trinkoetan auzo-konpost guneak non, nolakoak? Hautatzeko irizpideak".
-Gorka Egia (Orendaingo alkatea):"Nola lortzen da herri oso bat konpost egiten jartzea?".
-Xabat Larrarte (Hernanin Atez Atekoaren teknikari):"Autokonpostatzen hasteko herritarrei eman beharreko trebakuntzaren edukia".
-Jon Ander Galarraga (biologoa, konpostaje teknikaria Tolosan):"Egituratzailearen aukeraketa".
URRIAK 27, IGANDEA: 10:00-14:00 ERAKUSKETA USURBILGO FRONTOIAN:
-Hondakin organikotik konposta eskuratzeko prozesuaren informazioa.
-Munduko eta gertuko hainbat esperientzia.
-Konpostagailu ezberdinen erakusketa.
-Konpost-motak ezagutu.
-Bakarka zein auzolanean konpostatzen hasi nahi dutenentzako izena emateko aukera.
-Usurbilgo auzo-konpost gune batera bisita.
-Herrian auzolanean egindako konpostaren banaketa, etxera eraman nahi dutenentzat.
Erakusketarekin batera bestelako postuak ere izango dira: lore salmenta, arrautza ekologikoen prozesua eta barazki ekologikoen postuak…