Epaiketa politikoen aurkako manifestaziora joateko autobusa Usurbildik

Noaua Aldizkaria 2013ko urr. 21a, 00:00

Larunbat honetarako, urriaren 26rako deitu dute manifestazioa Bilbon, abian diren epaiketen aurka. Arratsaldeko 17:30etan abiatuko da Jesusen Bihotzetik, "Konponbidearen alde. Eskubide guztiak. Libre. Epaiketa politikorik ez" lemapean. Bizkaiko hiriburura joateko autobusa antolatu dute Usurbilen. Larunbat arratsaldeko 15:30etan abiatuko da, Bordatxo ondoko errotondatik. Izen ematea aldez aurretik, ohiko lekuetan.

35/02 sumarioari loturik iragan ostegunetik Espainiako Auzitegi Nazionalean abiatua den epaiketako 36 lagun eta 110 herriko taberna edo elkarte daude auziperatuak, Usurbilgo Aitzaga tartean. "Libre" izeneko ekimenaren baitan, hainbat deialdi egiten ari dira. Usurbilen, gaurkoz, hitzorduok daude deituak:


Urriak 26, larunbata
17:30 Manifestazio nazionala Bilboko Jesusen Bihotzetik abiatuta, "Konponbidearen alde. Eskubide guztiak. Libre. Epaiketa politikorik ez" lemapean. Hara joateko autobusa Usurbildik 15:30etan. Izen ematea ohiko lekuetan.

Urriak 29, asteartea
18:00
 Mozio aurkezpena, osoko ohiko bilkuran.

Azaroak 1, osteguna
LIBRE gunea, Aitzaga Elkarteak antolatuko duen artisautza azokan.

Oharra: antolaketa lanetan parte hartu edo ekarpenik egin nahi duenak, astelehen arratsaldero 19:00etan bilera Aitzaga Elkartean.
Informazio gehiago: libre.epaiketarikez.org, facebook.com/libre.usurbil, twitter.com/LibreUsurbil edo libreusurbil@gmail.com