Lau egun barru, urriko azken ostirala

Noaua Aldizkaria 2013ko urriaren 21a

Eta urriaren 25eko azken ostiralarekin batera, aldaketarik ez bada, hiriburu eta herrietako kale eta plazak, presoen eskubideen aldeko mobilizazioez beteko dira beste behin, iluntzeko 20:00etan. Usurbilen, Mikel Laboa plazan. Lau egun barru burutuko den mobilizazioa, Herriraren aurka irailaren 30ean egin zen polizia operazioaren osteko eta Europako Giza Eskubideen Auzitegia 197/2006 doktrinaren aurka berretsi eta geroko lehena izango da.