Asteotako jai egunen eraginez, inprentatik bihar ez, gaur helduko da urriaren 25eko NOAUA!. Eta honenbestez, astearte arratsalde honetatik aurrera ekingo zaio banaketa lanari. Datorren astekaria, azaroaren 1ekoa astelehenean eramango dugu inprentara, hurrengo asteko ostirala jai eguna baita. Honenbestez, zorion agur edo oharrik baduzue, astelehen eguerdia baino lehen ekarri beharko duzue egoitzara, edota emailez erredakzioa@noaua.com helbidera bidali. Honako bidea egingo du, NOAUA!ren 549. zenbakiak zuen eskutara heldu arte:
NOAUA!, azaroak 1, 549. zenbakia
Urriak 28, astelehena: zorion agur edo oharrak jasotzeko azken eguna. Aldizkaria inprentara.
Urriak 29-31: aldizkaria inprentatik jaso, eta herrian banatuko da.
UDAJOLASEKO ARROPA
Uztailean zehar Udalak eta NOAUA! Kultur Elkarteak antolatuta, Udajolas aisialdiko ekimenean parte hartu zuten haurrek utzitako edo galdutako arropa, elkarteko egoitzan dugu. Hilabetez, NOAUA!n izango da. Gero, arropa berrerabiltzeko ontzira eramango dugu. Edozein argibideetarako deitu: 943 360 321.