Esperientzia Eskola martxan

Noaua Aldizkaria 2013ko urr. 22a, 00:00

Gogoan izan, 50 urtetik gorako doako hezkuntza eskaintza honi loturiko saioak asteartero izaten direla, 16:00-18:00 artean Artzabalen. Izena emateko deitu Gizarte Zerbitzuetara, 943 377 110 telefono zenbakira edo idatzi, gizarte-zerbitzuak@usurbil.net helbidera.

1952koen KINTO BAZKARIA
Abenduaren 1erako finkatu dute hitzordua, 14:00etan Atxega jatetxean. Ordaindu beharrekoa, 35 euro. Izen ematea azaroaren 22ra arte. Informazio gehiago: 943 361 380 (Kontxi). "Neska-mutil, animatu egun eder bat ospatzeko, bi egun gelditzen zaizkigu-eta", luzatu dute gonbita.

1973koen KINTO BAZKARIA
Hauek ere Atxega jatetxean bilduko dira, baina azaroaren 23an. 12:00etan bilduko dira Bordatxon hamaiketako legea egiteko, eta 14:00etan bazkaltzera Atxegara. Izen ematea azaroaren 15era arte zabalik, usurbil1973@hotmail.com helbidean. 

ZUBIETAKO LANBIDE ESKOLAREN OHARRA
Iaz erdi eta goi mailako ikasketak amaitu zituztenek titulua jasotzeko aukera dute jada. Jasotzeko ordutegia, 9:00etatik 14:00etara.

ORDU ALDAKETA
Neguko ordutegira egokitzeko unea heldu da. Larunbatetik igande goizalderako 3:00etan 2:00ak izango dira. Erlojuak beraz, ordubete atzeratu beharko ditugu. Atseden hartzeko nahiz parrandarako ordubete gehiago beraz, asteburu honetan. Eta hortik aurrera, gau orduak luzatu eta egunak mozten joango dira.