Euskararen inguruan aste honetarako Nafartarrak Elkartekoek antolatu dituzten ekimenen baitan izango da, ostegun arratsaldeko 19:00etatik aurrera Potxoenean. Joxe Manuel Odriozola (Altzo, 1948), Pasaiako Udal Euskaltegian euskara irakasle izan da 28 urtez. Soziolinguistikarekin lotutako hainbat saiakera eta iritzi artikulu ere argitaratu ditu. Potxoeneako hitzaldi-solasaldi honetan, “euskararen errelatoa”z ariko da.
Eta biharamunean, TELP ikastaroaren hasiera, sarrera hitzaldi batekin Sutegin. Tailerrean izena emateko aukera dago ostiralera arte: Potxoenean edo aihert@gmail.com helbidean. Partaidearen izen abizenak, emaila eta telefono zenbakia adierazi beharko dira, apuntatzerakoan. Prezioa, 25 euro. Kutxabankeko ordainagiria ere aurkeztu beharko da. Ordainketak, Kutxabankeko kontu korronte zenbaki honetan egin beharko dira: 2095 5069 02 1063804198. Urriaren 25eko sarrera-hitzaldian parte hartzen duenari, tailerreko dirua itzuliko diote antolatzaileek.
Urriak 24, osteguna
19:00 Hitzaldi-solasaldia Potxoenean, Joxe Manuel Odriozolarekin.
Urriak 25, ostirala
19:00 TELP ("Taller d´espai lingüistic personal) tailerrari loturiko sarrera-hitzaldia Sutegin.
Urriak 26, larunbata
9:00-13:00 / 15:00-19:00 TELP tailerra Potxoenean.