Auzoetan txertoa jasotzeko aukera izango da gaurtik. Usurbilgo osasun zerbitzuek, gripearen aurkako prebentzio kanpaina herritarrak bizi diren guneetara gerturatu nahi izan dute. Eta aipatu moduan, txertoa hartzera anbulatorioraino joan beharrik ez dute izango, Santuenea, Zubieta edo Aginagako herritarrek. Datozen bi asteazken hauetan, osasun zerbitzuak izango dira guneotara guztiotara hurbilduko direnak, aurrez izena eman dutenei txertoa jartzera.
Santuenean eta Zubietan izango dira gaur arratsaldean; gaur zortzi, Aginagan. Interesdunek, txertoa jaso aurretik izena eman beharko dute. Honatx anbulatorioko telefono zenbakia; 943 36 20 13. Argibide gehiagoren berri izango dute baita telefono zenbaki berean.
Txertoa jasotzeko ordu eta lekuak segidan:
Urriak 23, asteazkena
15:00-17:00 Santuenean, auzo elkartean.
17:00-19:00 Zubietan, Kaxkapen.
Urriak 30, asteazkena
15:00-17:00 Aginagako Arrate Zahar Egoitzan, tailerrak egiten dituzten lekuan.
ODOL EMATEA
Datorren saioa azaroaren 4rako antolatu dute, 18:00-20:30 artean anbulatorioan. Deialdia, bi hilero moduan, Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak egina du.