Masaje ikastaroa antolatu du DYAk

Noaua Aldizkaria 2013ko urr. 23a, 00:00

DYAk antolatu du ekimena azaroaren 5etik 19ra. Saioak astearte eta ostegunetan izango dira, arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara Muna Lurrako egoitza berrian. Prezioa, 60 euro. Plaza mugatuak egongo dira, “emandako formazioaren kalitatea bermatzeko”. Parte hartzaileentzat oharra; “kirol arropa eta oinetako erosoarekin jantzita joatea gomendagarria da”.

Ikastaroaren helburua oinarrizko ezaguerak eskaintzea da, “edonork masaje errazak egin ditzan nahi dugu” diote DYAtik. Hala nola, “muskuluetako, tendoietako, artikulazioetako eta zirkulazioko arazoak identifikatu ahalko dituzu, ondoren, masaje egokia aplikatzeko”. Ikastaroa mendekotasuna duen pertsonaren bat bere ardurapean duenari ere zuzendua egongo da. “Ohean daudenentzako masajeak emateko oinarriak erakutsiko dira”, gaineratu dute antolatzaileek prentsa ohar bidez. Informazio gehiago eta izena emateko; 943 46 46 22 edo irakaskuntza.eskola@DYAgipuzkoa.com.

SOROSPEN IKASTAROA
Lehen sorospenen inguruko ikastaro berria antolatu du DYA Gipuzkoak, oraingoan Lasarte-Orian. "Ikastaro teoriko-praktiko honekin lehen sorospenen oinarrizko ezaguerak ezagutuko dituzu. Egunero aurkitu ditzakezun arrisku egoera nagusiei ekiten ikasiko duzu-bihotz-biriken suspertzea, zauriak, hausturak, erredurak,… eta egoera hauei nola aurre egin eta konpontzen erakutsiko zaizu. Funtsezko eta oso erabilgarriak diren ezaguerak era erraz eta entretenigarri batean, gai-zerrenda baten arabera erakutsiko dira, hezkuntza praktikoekin txandakatuko direnak", berri eman dute antolatzaileek.

Interesa duen orori dago zuzendua ekimena, "aldez aurreko ezaguerarik izatea ez da beharrezkoa". Honatx, ikastaroaren ezaugarrien inguruko datu gehiago:
-Irakasleak: DYA Gipuzkoako Irakaskuntza Eskolako mediku, erizain eta monitoreak.
-Iraupena: azaroaren 11tik 29ra.
-Ordutegia: 19:00-21:00.
-Tokia: Lasarte-Oriako Garaikoetxea Landaberri eskola, Atsobakar 3.
-Matrikula: 100 euro.
-Materiala: DYAk antolatuko ditu ikastaroko materiala eta ikus-entzunezko baliabideak.
-Oharra: plaza mugatuak.
-Informazio gehiago: 943 46 46 22.