Inkesta, Usurbilgo autobus zerbitzua hobetzeko

Noaua Aldizkaria 2013ko urr. 23a, 00:00

Berriki, Usurbilgo autobus zerbitzua hobetzeko parte hartze saioa egin zen herritarrekin Potxoenean. Horren harira, gai honen inguruko inkesta orriak banatu ditu Udalak etxeetan. Orain zuen esku, galdetegiok betetzea. Urria amaitu arteko epea duzue. Behin erantzunda, inkesta orria jasotzeko postontziak jarri ditu Udalak, eta bertara eraman ditzakezue. Guneotara:

KAXKOAN: udaletxeko sarreran eta anbulatorioan.
AGINAGAN: Arrate egoitzan.
SANTUENEAN: auzo elkartean.
ZUBIETAN: Herri Batzarreko postontzian.

Inkesta betetzeko inprimakia etxean jaso ez duenak, aipatu guneotan eskura dezake. Internet bidez ere bete liteke galdetegia, helbide honetan sartuta: http://www.garraioahobetzen.net/eu/