"Euskararen errelatoa" gaur eta TELP ikastaroa asteburuan

Noaua Aldizkaria 2013ko urr. 24a, 00:00

Hitzordu guztiok Nafartarrak Elkartekoek antolatu dituzte, ostegun honetan hasi eta larunbatera bitarte. Hasteko aipatu moduan, gaur 19:00etatik aurrera Potxoenean, "Euskararen errelatoa" egingo du Joxe Manuel Odriozolak (Altzo, 1948). Pasaiako Udal Euskaltegian euskara irakasle izan da 28 urtez. Soziolinguistikarekin lotutako hainbat saiakera eta iritzi artikulu ere argitaratu ditu. Potxoeneako hitzaldi-solasaldi honetan, “euskararen errelatoa”z ariko da.

TELP, euskaraz ahalik eta gehien bizitzen laguntzeko
Bihar berriz, Gemma Sangines dator Usurbila, TELP ("Taller d´espai lingüistic personal) tailerra aurkeztera. Ikastaroa bera, larunbatean eskainiko du goiz eta arratsaldez Potxoenean. Tailer hau, Valentzian sortu zuen Sanginesek Ferran Suay lankidearekin. Biak bertako Psikologia Unibertsitateko irakasleak dira. Saioak, eguneroko bizimoduan, euskara ahalik eta gehien ahotan hartzen ikasteko tresnak, baliabideak eskainiko ditu. 

Tailerrean izena emateko aukera dago ostiralera arte: Potxoenean edo aihert@gmail.com helbidean. Partaidearen izen abizenak, emaila eta telefono zenbakia adierazi beharko dira, apuntatzerakoan. Prezioa, 25 euro. Kutxabankeko ordainagiria ere aurkeztu beharko da. Ordainketak, Kutxabankeko kontu korronte zenbaki honetan egin beharko dira: 2095 5069 02 1063804198. Urriaren 25eko sarrera-hitzaldian parte hartzen duenari, tailerreko dirua itzuliko diote antolatzaileek. 


NAFARTARRAK ELKARTEKOEN EKITALDIAK

Urriak 24, osteguna
19:00 Hitzaldi-solasaldia Potxoenean, Joxe Manuel Odriozolarekin.

Urriak 25, ostirala
19:00 TELP ("Taller d´espai lingüistic personal) tailerrari loturiko sarrera-hitzaldia Sutegin. 

Urriak 26, larunbata
9:00-13:00 / 15:00-19:00 TELP tailerra Potxoenean.