Larunbatean Bilbora joateko deia, epaiketen aurkako manifestaziora

Noaua Aldizkaria 2013ko urr. 24a, 00:00

Azken asteotan Madrilen abiatu berri diren gazte mugimenduaren eta "herriko tabernen" aurkako epaiketak salatu eta auziperatu guztiei elkartasuna adierazteko manifestazio nazionala deitua dago larunbaterako Bilbon. Arratsaldeko 17:30etan abiatuko da Jesusen Bihotzetik, "Konponbidearen alde. Eskubide guztiak. Libre. Epaiketa politikorik ez" lemapean. 

Usurbilgo LIBRE mugimenduak Bilbora joateko gonbita luzatzen diete herritarriei. "Ezin gara eskuak gurutzatuta geratu, auziperatuei babesa, laguntza, maitasuna... adierazi behar diegu eta injustizia honen aurrean kalera atera behar gara. Aitzaga maite dugulako, guztiona delako, LIBRE!", adierazi dute. Gogoan izan hain zuzen, 35/02 "Herriko tabernak" izenez ezaguna den sumarioaren baitan, 36 lagun eta 110 herriko taberna edo elkarte daudela auziperatuta. Tartean, Usurbilgo Aitzaga Elkartea.

Usurbilgo LIBRE mugimenduak Bilboko manifestaziora joateko autobusa antolatu du. Larunbat arratsaldeko 15:30etan abiatuko da Bordatxo ondoko errotondatik. Izen ematea ohiko lekuetan. "LIBRE" ekimenaren baitan, deialdi gehiago egin dira datorren asterako; batetik, asteartean burutuko den urriko osoko ohiko bilkuran, mozioa aurkeztuko dute. Eta hiru egun beranduago, azaroaren 1ean, Aitzaga Elkarteak antolaturiko urteroko Artisautza Azokan, LIBRE gunea antolatuko dute:


Urriak 26, larunbata
17:30 Manifestazio nazionala Bilboko Jesusen Bihotzetik abiatuta, "Konponbidearen alde. Eskubide guztiak. Libre. Epaiketa politikorik ez" lemapean. Hara joateko autobusa Usurbildik 15:30etan. Izen ematea ohiko lekuetan.

Urriak 29, asteartea
18:00
 Mozio aurkezpena, osoko ohiko bilkuran.

Azaroak 1, osteguna
LIBRE gunea, Aitzaga Elkarteak antolatuko duen artisautza azokan.

Oharra: antolaketa lanetan parte hartu edo ekarpenik egin nahi duenak, astelehen arratsaldero 19:00etan bilera Aitzaga Elkartean.
Informazio gehiago: libre.epaiketarikez.org, facebook.com/libre.usurbil, twitter.com/LibreUsurbil edo libreusurbil@gmail.com