Aginagarren txanda etzi, gripearen aurkako txertaketa kanpainan

Noaua Aldizkaria 2013ko urr. 28a, 00:00

Osasun zerbitzuek auzoetara zabaldu dute gripearen aurkako txertoa jasotzeko kanpaina. Iragan urriaren 23an Zubietan eta Santuenean izan ziren txertaketak bideratzen. Asteazken honetan, urriaren 30ean, Aginagaren txanda. 15:00-17:00 artean egongo dira Arrate Zahar Egoitzan, tailerrak egiten dituzten lekuan. Gripearen aurkako txertoa jasotzeko aurrez izena eman beharra dago. Argibide gehiago anbulatorioan edo bertara deituta; 943 36 20 13.

Odol ematea astelehenean
Gogoan izan bestalde, odola emateko hitzordua ate joka dugula. Bi hilean behin Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak egin ohi du deialdia. Datorrena, astelehenerako, azaroaren 4rako, 18:00-20:30 artean anbulatorioan.