Irisasi BTT taldekoen arropa eskaintza

Noaua Aldizkaria 2013ko urr. 29a, 00:00

Mendiko nahiz errepideko bizikletan ibiltzeko arropa eta ekipazioa erosteko eskaintza egin dute bigarrenez, Irisasi BTT taldekoek. Kalitate bikaineko arropa dute salgai eta oso prezio egokian, adierazi dutenez. Denen neurriko arropa prestatu nahi izan dute; XS, S, N, L, XL, XXL. Eskariak azaroaren 17ra arte egin daitezke. Horretarako, Irisasi BTT taldekoekin harremanetan jarri behar da, 687 858 477 telefono zenbakira deituta, edo andatzabtt@hotmail.com helbidera idatzita. “Ez galdu aukera! Oso eskaintza interesgarria baita!”, adierazi dute kirol bilgunetik. Eskaria egiten dutenek, 6 asteren bueltan edo jasoko dute arropa, “zorte apur batekin akaso gabonetarako”.

ESKAINTZA EDERRA
-Udako ekipazioa: mallot+kulote motzak.
-Udaberri eta udazkenerako: kulote piratak eta txalekoa.
-Neguko ekipazioa: mallot+kulote luzeak.
-Euritarako txaketa.
-Osagarriak: besoetako mangitoak eta hanketarako pernerak.
-Udako kamiseta termikoa.

Informazio gehiago: www.andatza.com

BIDARRAI-AMAIUR IRTEERA, AZAROAREN 10EAN
Azaroaren 10erako antolatu duten txangorako izen ematea zabaldu dute jada. Joan etorria autobusez egingo baita. Honenbestez, azaroaren 6a baino lehen apuntatu beharko dute interesdunek. 15 euro ordaindu beharko dituzte Andatzako bazkide eta langabetuek, 17 euro gainerakoek. Ordainketak Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak Kutxabanken duen kontu korronte zenbaki honetan egin beharko dira: 2095 5069 07 1068489805. Plazak mugatuak izango dira, eta lehentasuna Andatza MKTko bazkideek izango dute. Janaria norberak eraman beharko du, edaria antolatzaileen esku. Otordua, ibilbide amaieran egingo dute.

Usurbildik abiatzeko hitzordua azaroaren 10ean, goizeko 6:30etarako finkatu dute Oiardo Kiroldegian. Bidarrai-Amaiur arteko ibilbidea 17 kilometrokoa izango da, bost bat ordu eta erdiz egiteko modukoa. 

Informazio gehiago: andatza.com