Udarregi Ikastolako beka deialdia, azken astean

Noaua Aldizkaria 2013ko urr. 29a, 00:00

Abian den 2013-2014 ikasturteari begirako diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik dago Udarregi Ikastolan. Azaroaren 5era arteko tartea dago, eskabide inprimakia eskuratu eta ikastolako idazkaritzan aurkezteko. Udarregitik ohartarazi dutenez, "2012-2013 Ikasturtean beka edo laguntza jasotako ikasleek datu-orri ofiziala bete beharko dute soilik". Jaso daitezkeen diru-laguntzen eta diru sarreren taulak idazkaritzan bertan eskuratu daitezke. Edo bertara deituta, 943 36 12 16 telefono zenbakira hain zuzen. Diru-laguntza eskaerak aurkeztu edo informazio gehiago jasotzeko, ordutegi honetan gerturatu daiteke ikastolako idazkaritzara: astelehenetik ostiralera, 12:00-13:30 / 14:30-17:00.

GABONETAKO LOTERIA
Udarregiko web orritik jakinazi dutenez bestalde, "urtero bezala, Ikastolak Gabonetako loteria salgai duela jakinarazi nahi dugu. Loteria ikastolako eta Haur Eskolako idazkaritzan eros daiteke eta txartel bakoitzaren zenbatekoa 5 eurokoa izango da (4€ loteria+ 1€ laguntza)".