Usurbilgo LIBRE ekimenetik, osoko bilkurara joateko deia

Noaua Aldizkaria 2013ko urr. 29a, 00:00

Astearte honetarako deitua dagoen osoko ohiko bilkuran aztertuko den Aitzaga Elkartearen aldeko mozioari babesa adieraztera joateko gonbita luzatzen diete herritarrei, Usurbilgo LIBRE ekimenetik. 18:00etan hasiko da osoko bilkura, eta 18:15 aldera udalbatza aretora gerturatzeko deia egin dute.

Ez da egunotarako LIBRE ekimenetik egin duten deialdi bakarra. Hiru egun barru, azaroaren 1erako hain zuzen, Artisautza Azoka antolatu baitu Aitzaga Elkarteak. Hemezortzigarren edizio honetan ere, denetariko produktudun artisau postuetatik barrena osteratxoa egiteko aukera egongo da, ostiral goizeko 11:00etatik aurrera frontoian. Bitxiak, larrugintza, egur lanketa, otargintza, zeramika, metalgintza…  denetarik aurkitu ahalko da bertan, mokadutxoa dastatzearekin batera. Artisautza Azoka egunean bertan, "LIBRE" gunea antolatu dute.