Gaur osteguna izan arren, asteroko kirol neurketen agenda errepasatzea tokatzen da, asteburu luzeago baten atarian baikaude. Eskubaloi eta futbol neurketak jokatuko dira, estreinatzear dugun urteko azken bigarren hilabeteko lehen egunetan. Eskubaloiari dagokionez, asteburuko lehen neurketa ostiral iluntzean jokatuko da. Larunbatetik aurrera gainerako partidak, albiste honetan beherago adierazi moduan.
Neurketokin batera, entrenamendu saio berezietan parte hartzeko aukera izango dute, Usurbil Kirol Elkarteko bi kideek. Kadeteen mailako mutilen eskubaloi taldeko Mikel Atxega Arrutik eta Xabat Beloki Segurolak. Ostiral goiz honetan, 10:00etatik 13:00etara Ermuako Kiroldegian euren mailako Euskadiko Selekzioarekin prestaketa saioan parte hartzeko aukera izango dute, Usurbil Kirol Elkartetik berri eman dutenez.
Elkarteko beste kide bat, Estitxu Berasategi Espainiako Selekzioan parte hartzeko deitua izan da. Egunotan, Madrilen kontzentratu eta ondoren, Frantzian txapelketak jokatzeko aukera izango du.
Hau guztia Usurbildik kanpo. Herrira bueltatuz, hauxe luzeagoa den asteburu honetan, Oiardo Kiroldegian eta Haranen jokatuko diren eskubaloi eta futbol partidak:
FUTBOLA
Azaroak 2, larunbata
Goizean, kadete areto futbola.
11:00 Infantilak.
17:00 Jubenilak.
Tokia: Harane.
ESKUBALOIA
Azaroak 1, ostirala
10:00 Senior neskak: Usurbil K.E.-Aloña Mendi.
Azaroak 2, larunbata
12:30 Kadete mutilak: Usurbil K.E.-Tolosa CF.
19:00 Senior mutilak, 1. territoriala: Usurbil K.E.-Irungo Gaztiak.
Azaroak 3, igandea
11:30 Jubenil mutilak: Usurbil K.E.-Amenabar Zarautz.
Tokia: Oiardo Kiroldegia.