Zaborzaleen XXIII. Topaketa antolatu du Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundeak, asteburu luze honetarako. Azaroaren 1etik 3ra, Donostiako Uba Aterpetxean. Jardunaldietako egitarau osoa beherago adierazten den arren, badira hitzorduon artean nabarmentzeko bi deialdi. Batetik, jardunaldiotako partaideak Usurbila datozela larunbat goizean. Udalerri honetan 2009ko martxoaren 16tik indarrean den atez ateko bilketa esperientzia ezagutuko dute. Atalluko Garbigunea ere bisitatu asmo dute. Eta gero, Astigarragara joango dira, besteak beste, auzokonpostatze esperientziak ezagutu edota olio bilketa sistemaren berri jasotzera.
Jardunaldiotako bigarren hitzordua, igande eguerdiko 13:00etarako finkatu dute. Elkarretaratzea deitu du Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundeak, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitzaren aurrean. Eta mobilizazio honekin emango zaie amaiera jardunaldi hauei (parte hartzeko izen ematea itxita):
AZAROAK 1, OSTIRALA
9:00 Jardunaldien aurkezpena.
10:00 Gipuzkoa, Zero Zabor lurraldea. Hizlaria: Ainhoa Intxaurrandieta, Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko lehendakaria.
12:00 Atsedenaldia. Kafe-aldia.
12:15 Gipuzkoako udalerrietako bilketa esperientzien alderaketa: edukiontziak eta AzA.
Hizlariak: Astigarragako eta Urnietako zinegotziak, "Fundació per la Prevenció de Residus i Consum Responsable"ko kide bat. Kataluniako atez ateko eta edukiontzien esperientzien berri emango du, zero hondakinen estrategian.
14:00 Bazkaria.
16:30 RETORNA, Cadaqueseko esperientzia.
18:00 Atsedenaldia.
18:30 Gaikako bilketa mota ezberdinak. Esperientziak:
Hizlariak: KOOPERA, Nafarroako TRAPEROS de EMAUS eta AERESS.
20:30 Afaria.
AZAROAK 2, LARUNBATA
9:00 Usurbilgo atez ateko bilketa eta Garbigunera, eta Astigarragako auzokonpostatze eta olio bilketa esperientziak ezagutzera.
14:00 Bazkaria.
16:30 Hondakinen kudeaketari buruzko Europa mailako legeria, zuzentarauak eta irizpideak. Hizlaria: Ricardo Ortega.
18:00 Atsedenaldia.
18:30 Errausketa, Errausketa porlan-fabriketan. Hizlaria: Carlos Arribas.
AZAROAK 3, IGANDEA
9:00 Murrizketa-prebentzioa eta sortzaileen erantzukizuna, festak, herri bazkariak... Hizlaria: Manu Gonzalez (Cristina Enea Fundazioko jasangarritasun behatokiko zuzendaria). Tolosako esperientzia.
10:30 Materia organikoa eta gure lurzoruak. Hizlaria: José Miguel, Edeso EHUko irakaslea.
13:00 Protesta ekitaldia: Foru Aldundi aurrean elkarretaratzea.
Jardunaldien, bukaera.