Artisautza Azoka ostiralean, epaitzen ari diren Aitzagak antolatuta

Noaua Aldizkaria 2013ko urr. 31a, 00:00

Elkartea itxita egon den sei urteetan, eta aurten epaitzen ari diren arren, Aitzagak ekimenak antolatzen jarraitu izan du sorreratik. Usurbilgo kulturgintzan sustraitua dagoen Artisautza Azoka da horren lekuko. Hemezortzigarren ediziora heldu den ekimena, ostiral goiz honetan ospatuko da, 11:00etatik aurrera frontoian. 25 bat artisau espero dituzte pilotalekuan; bitxiak, larrugintza, egur lanketa, otargintza, zeramika, metalgintza... Denetariko postuetan osteratxoa egin eta erosketaren bat egiteko ere aitzakia aproposa izango da, azaroko lehen egun honetan. Urtero moduan gainera, taloa eta txorizoa egiten arituko da herritar talde bat. Hamaiketako goxoa dastatzeko aukera ederra beraz, beste behin.