Konpostatzen ikasteko formazio saioa larunbatean

Noaua Aldizkaria 2013ko aza. 4a, 00:00

Etxean sortzen duten organikoa auzolanean konpostatu asmo duten Kaxkoko hainbat bizilagunei zuzendua egongo da, azaroaren 9ko saioa. 12:00etan burutuko da, hilerri zaharreko konpostagunean. Deialdia, interesa duten bizilagun hauei dago zuzendua; Kale Nagusia 34,36,38 eta 40; San Inazio 5,7,9 eta 11; eta Alperroburu 1 eta 3 zenbakietan bizi direnei. Gehienez ordu erdi edo hiru ordu laurden luzatuko da saioa. Usurbil Zero Zaborretik berri eman dutenez, “hilerri zaharraren ondoko zuhaizpean dagoen auzo-konpostagunean, bada lekua familia gehiagok euren hondakin organikoak konpostatzeko. Inskribatzen direnen hurrenkera errespetatuko da gelditzen diren plaza guztiak osatu arte”. Gogoan izan, organikoa konpostatzen duten herritarrei, %40ko hobaria aplikatuko zaie. Argibide edo informazio gehiago jasotzeko, deitu 650 374 936 telefono zenbakira edo idatzi email bat usurbilzerozabor@gmail.com helbidera.