Buruntzazpi Txirrindularitza Eskolakoen ikasturtea abiatzear

Noaua Aldizkaria 2013ko azaroaren 4a

Larunbat honetan, azaroaren 9an abiatuko dute kirol urtea. Azaroan, abenduan, apirilean eta maiatzean izango dira eskola saioak, eskola egutegian aurreko ostirala jai eguna ez den larunbatetan. Atsobakarreko parkean, goizez, 11:00etatik 12:00etara. Eskola, 2000-2001 artean jaiotako infantil eta 2002-2003 urteetan jaiotako alebin mailako kirolariei dago zuzendua. Buruntzazpi Txirrindularitza Eskolakoekin harremanetan jartzeko, buruntzazpi@gmail.com helbidera idatzi dezakezue. Bloga ere badute: buruntzazpi.blogspot.com. 

Irudia: Buruntzazpi.